395px

Zaindu nazazu

E.T.S. (En Tol Sarmiento)

Zure egiak entzuten isilik
Jarraitu nahi nuke bizitza osoa
Uste dut ohitu nintzela
Egotera zure ondoan

Gaur euria ari du nire bihotz
Hauskorrean ta ez dakit nora joan
Gaur bihotza urtzen ari zait
Ez zaudelako alboan

Zaindu nazazu ekaitz honetan
Gau bakarti eta ilunetan
Noraezean ikusten nauzunean

Zaindu nazazu mila urteetan
Ta zalantzen elurretan
Izan zaitez gauean nire izarra

Zure aterpean sartu ninduzun
Ta orain ez zaudenez hotza sentitzen dut
Zure hitzak dira nire
Oroitzapenen helduleku

Dena hobeto ulertzen erakutsi zenidan
Zoriontasunetik gertu
Baina azkenean bizitzak zu
Ez zintuen ulertu

Zaindu nazazu ekaitz honetan
Gau bakarti eta ilunetan
Noraezean ikusten nauzunean

Zaindu nazazu mila urteetan
Ta zalantzen elurretan
Izan zaitez gauean nire izarra

Oh

Zaindu nazazu ekaitz honetan
Gau bakarti eta ilunetan
Noraezean ikusten nauzunean

Zaindu nazazu mila urteetan
Ta zalantzen elurretan
Izan zaitez gauean nire izarra
Izan zaitez gauean nire izarra

Composição: Iñigo Etxezarreta