exibições de letras 730

Hamaika

Betagarri

Letra

    Bi mila eta bateko irailak hamar,
    non hintzen orduan?
    Ez al duk oroitzen gau horretako sargoria?
    Irailak hamabi, pizti zaurituak
    bihotza bistan
    zuzenean mina, edonon dolua
    piztu telebista!
    Manhatan, heroiak, New York, Afganistan
    euliak ahoan, belatzak zeruan
    munduan urtean hilko balira
    gosez hiru mila
    baina ez da berdina horiek egunero
    hiltzen baitira.
    Ez dute gauez amesten
    eta egunero esnatzen dira
    hamaika iraila, mila Bagdad, gora begira!!
    Egunero altxatzen dira
    hamaika iraila, mila Bagdad
    eta bakarrik bizi nahian.
    Dorreak erortzen ez diren herriak
    existitzen dira
    World Trade Center zero-gunetik
    hegoaldera
    han ezin da leihotik burua bota
    izutzen bazara
    atetik goizero gosea
    sartzen denean.
    Libre!! Palestinar herria, harrien duintasuna.
    libre!! Iraken erresistentzia, herria da insurgentzia.
    libre!! Abu Graib, gure lotsa, entzun torturaren hotsa.
    libre!! Guantanamo, Kabul, mundu guztiko kartzelak.


    Comentários

    Envie dúvidas, explicações e curiosidades sobre a letra

    0 / 500

    Faça parte  dessa comunidade 

    Tire dúvidas sobre idiomas, interaja com outros fãs de Betagarri e vá além da letra da música.

    Conheça o Letras Academy

    Enviar para a central de dúvidas?

    Dúvidas enviadas podem receber respostas de professores e alunos da plataforma.

    Fixe este conteúdo com a aula:

    0 / 500

    Opções de seleção