exibições de letras 1.324

Xardina berriak

Oskorri

Letra

    Biba gipuzkoatarrak,
    biba Kantabria!
    Kosta honek balio du
    munduaren erdia.
    Legatz eta bixigu,
    xardina berria;
    ondo bizi izateko
    biba Euskal Herria!

    Castilla alde hortatik honera udaran
    asnas bila datozen jende hoiek, gure
    mendi biribil, txiki, politai begira
    jarrita, goitik behera zeharka zeharka
    zilar bizia bezela datozen errekatxuak
    ikusita, probintzia hau paradisu txiki
    bat dala diote. Eta nik hori aditzen
    diedanean kantatzen diet:

    Santa Agedatik Alzolara,
    Alzolatik Debara ...
    Atozte, atozte lehen bait lehen
    bainu gez-gaziak hartzera
    eta ni Aiatik barrena banoa,
    banoa xardinak saltzera.

    Xardinak, xardinak !
    Salero t'erdikoak!

    Zarauztik Tolosara
    haizea bezala,
    arrain preskuarekin
    goizean goiz han gera,
    gu hasten geranean
    bizi-biziak dira!
    Sagardotegi guziak
    irekitzen dira.

    Aizazu Josiñazio: Sagardoa edateko
    eta napar txikia probatzeko, xardina
    berria bezelako plater finik ez dezu!
    Aizu Praisku: Gerriko hori ... Ja-jai!
    Ikusiko bazenu honoko mutil papar-
    haundi, kolko-zabal, papa-moscas
    dirudien hau? Zoaztik hemendik
    amonari txanpona kentzera; ez degu
    hemen barometro beharrik. Aizazu,
    Josepiñazi: Josepantoni Goikoetxe-
    haundikoa sekulako arrokeriekin
    danbolin soinuan ez duela dantzatu
    nahi. Horixe gertatzen zaie, enetxoa,
    gaurko egunean askori: Hiru edo lau
    urte Madrilen pasata hor datozkizu
    sedazko soineko eta guante xuriekin,
    ez dutela dantzatu nahi
    baserritarrekin. Baina isil-isilik utzi
    nuen esan nionean:

    Panparroikeria asko eta
    errenta gutxi,
    haundi-nahi, baina beti txiki-txiki,
    pasatzen zaio gaurko eguneko
    polka dantzariari,
    horrelako polka-mimik eta
    panto-mimik ez zaio komeni
    nekazariaren alabari.

    Orain biziak, orain! Gatzik gabeak! Iui-i-i-i-!

    Frantzian dana omen da,
    dana, arinkeria,
    baina asmakarietan
    badute grazia.
    Aurreratua dago
    gure auzo-herria:
    orain bidaldu digu
    sistema berria.

    Zer dala esango zenukete sistema
    berria, maiteak? Sistema berria?
    Lehengo egunean Aiako eskola
    maisuak irakatsi nahi zidan: libra bat
    haragi edo liberdi bat legatz erostera
    plazara joan behar nuenean, eskatu
    beharko nuela kilometro, hektometro,
    dezimetro ... Zein deabruk entenitzen
    du honelako euskera? baina izuturik
    utzi nuen erantzun nionean:

    Kikilimetri sistema berria
    deabruzko hoiek ez dira
    sartuko behin ere
    nere buruan ...
    Libra bat, liberdi,
    laurden eta laurden-erdi
    eskatuko dut nik beti,
    lehengo moduan.

    Ai, hau xardina bizi-bizia! Hara nola
    egingo duen salto, nahiz arriba eta
    nahiz abajo!

    Beste asmoera bat
    dator laino-herritik;
    uste det jaio dala
    infernu azpitik.
    Ez didate kenduko,
    ez, neri burutik;
    gauza onik ezin sortu
    Ingalaterratik.

    Kristautxuak, zer dirala uste dezute
    burnizko bideak? Burnizko bideak?
    Londresko laino tartetik korrika atera
    eta eguzki xuriaren bila, tximista
    bezela joateko ingelesek asmatutako
    modua. Nik Zarauztik Tolosara
    xardina-zestoa dakardan bezela, bale
    osoak, eta itxaso guzia Donostiatik
    Toledora ordubetean eramateko
    asmakari bat. Etxeen tamainoko
    kotxe errenkadak loko-boton
    deritzaion tximinia aurretik dala
    arrastaka erraz ibiltzeko deabrukeria
    bat. Ai! burnizko bidea da etsaien
    partea; hortik sortuko da gu
    hondatzeko pestea. Eta nik, burua
    xu-xutik dedala, orain eta gero
    arrazoiarekin, esango det noski:

    Zakitzate, zakitzate,
    ingeles kasaka gorriak
    egiten zuen
    eginahalak,
    baina neri utzi
    deiadar egiten:
    Biba, biba gurdibide
    eta kamino errealak.

    Orain akabo, orain! Barkatu!


    Comentários

    Envie dúvidas, explicações e curiosidades sobre a letra

    0 / 500

    Faça parte  dessa comunidade 

    Tire dúvidas sobre idiomas, interaja com outros fãs de Oskorri e vá além da letra da música.

    Conheça o Letras Academy

    Enviar para a central de dúvidas?

    Dúvidas enviadas podem receber respostas de professores e alunos da plataforma.

    Fixe este conteúdo com a aula:

    0 / 500

    Opções de seleção