exibições de letras 662

Judasen azpijokoa

URTZ

Letra

    Ez zaitez haietaz fida
    irrifartsu aurkeztuko bait dira, baina
    bizkarra ematerakoan
    zu zapaltzeko, prest dira!

    Atzean gelditu dira urratsak
    oroimenean murgildurik;
    gogor saiatzearen izerdiek
    jasoko al dute fruiturik?

    Zai duzunik ez pentsa
    ez bait da bila etorriko
    kementsu zutik iraun behar.
    Ezin haiek bezala
    etzanda bere kabian
    dena eginik jaso nahiean.

    Pozoindutako mihi luzeak,
    usteldutako hitz ederrenak ...
    entzun beharko dituk!

    Besteak epaitzerako orduan
    ez dira batere makalak
    iritzi trafikanteen moduri
    argi dute zer den zuzena.

    Gose diren putreen
    antzera jokatzen dute
    biktima noiz eroriko zai

    Euren zoramenean
    oihuka hasiko dira
    gorrotoak zeharo itsututa!

    Baina noizbait helduko zaie ere
    mozorroa kentzeko ordua
    irrifar faltsu horren atzetik
    nekez betirako ezkutatu
    IRENTSI BEHAR AL DITUK?


    Comentários

    Envie dúvidas, explicações e curiosidades sobre a letra

    0 / 500

    Faça parte  dessa comunidade 

    Tire dúvidas sobre idiomas, interaja com outros fãs de URTZ e vá além da letra da música.

    Conheça o Letras Academy

    Enviar para a central de dúvidas?

    Dúvidas enviadas podem receber respostas de professores e alunos da plataforma.

    Fixe este conteúdo com a aula:

    0 / 500

    Opções de seleção